Makineria

Asfaltos Uribek makineriaren eta baliabide osagarrien erabilgarritasuna ziurtatzen du; batetik, daukan parke propioaren bidez, eta, bestetik, lankidetzan jarduten duen enpresa hornitzaileen parkeei esker. Modu horretan, produktibitate handia eta eraginkortasun gorena lortzen dugu gure bezeroen beharrizanak asebetetzerako garaian.

Era berean, eskura ditugun baliabideak modu eraginkorrean erabil genitzake, gure tailerrean jarduten duten langile gaituek prebentziozkoa eta zuzentzailea den mantentze-politika garatu baitute.

Helburu nagusi horri begira, hainbat alorretan egin dugu lan:

  • Makinerian inbertitu dugu.
  • Makineriaren mantentze-lanetarako beharrezkoak diren instalakuntzak eraiki ditugu.
  • Makina bakoitzari etengabeko jarraipena eta prebentziozkoa eta zuzentzailea den mantentze-lana egiten diogu, gaitutako langileen eskutik…

Jarraibide estrategiko berak ahalbidetu digu honako hauek izatea:

  • Makineria astunez eta baliabide osagarriz osatutako parke zabala.
  • 1.500 metro koadroko tailerra, mantentze- eta konpontze-lanetarako beharrezkoak diren baliabideak dituena.
  • Aipatutako zereginez eta logistikaz arduratzen den lantaldea.
palas_0
Palak
planchas_vibradoras_0
Lisatzeko makina dardarkariak
cortadoras_0
Ebakigailuak
palitas_case_0
Case markako palatxoak
pala_0
Pala
dumpers_de_asfalto_fundido_0
Asfalto urtua erabiltzeko dunperrak
fresadora_0
Ebakigailuak
SONY DSC
Katezko zabaltzeko makinak
compactadora_0
Zapalgailu trinkotzaileak
rodillos_metalicos_0
Zapalgailu metalikoak
rodillos_mixtos_0
Zapalgailu mistoak