Asfaltos Uribe, S.A. enpresa Sabino Uribe Bilbaoren jarraipena da. 1933an hasi zen lanean, haren jardunaren eremuak honako hauek izanik: asfalto urtuzko zoladura, herri-lanak eta eraikuntza. 1980ko apirilean eratu zen enpresa gisa.
Enpresaren jarduera barne hartzen duten zerbitzuak hiru arlo nagusitan zehatz daitezke:
Aglomeratu asfaltikozko zoladurak:
Kolorezko aglomeratua fabrikatzen, hornitzen eta beroan zabaltzen dugu.
Asfalto urtuzko zoladurak:
Asfalto urtuzko zoladura fabrikatzen, hornitzen eta zabaltzen dugu honako hauetan erabiltzeko: industria- eta kirol-zoladuretan, hauts-kontrakoetan, lurrazpiko aparkalekuetan, labainkaden kontrako arrapaletan, slurry-etan, eta abarretan.
Herri-lanak:
Zoladuretarako nahastura bituminosoak fabrikatzeaz eta hornitzeaz gain, baditugu ere beharrezko eskarmentua eta baliabide teknikoak zein gizatiarrak honako beste hauek burutzeko:
Gaur egun, Asfaltos Uribe erreferente bat da administrazioentzat, enpresa publikoentzat zein pribatuentzat, auzotarren erkidegoentzat eta partikularrentzat. Gure bermea dira guk egindako lanak, gure langileen prestakuntza eta konpromisoa eta gure bezeroen gogobetetasuna.
Sitio web optimizado por: Posicionamiento en Google |
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: Plugin WordPress Maintenance |