Historia

Asfaltos Uribe, S.A. enpresa Sabino Uribe Bilbaoren jarraipena da. 1933an hasi zen lanean, haren jardunaren eremuak honako hauek izanik: asfalto urtuzko zoladura, herri-lanak eta eraikuntza. 1980ko apirilean eratu zen enpresa gisa.

Enpresaren jarduera barne hartzen duten zerbitzuak hiru arlo nagusitan zehatz daitezke:

Aglomeratu asfaltikozko zoladurak:
Kolorezko aglomeratua fabrikatzen, hornitzen eta beroan zabaltzen dugu.

Asfalto urtuzko zoladurak:
Asfalto urtuzko zoladura fabrikatzen, hornitzen eta zabaltzen dugu honako hauetan erabiltzeko: industria- eta kirol-zoladuretan, hauts-kontrakoetan, lurrazpiko aparkalekuetan, labainkaden kontrako arrapaletan, slurry-etan, eta abarretan.

Herri-lanak:
Zoladuretarako nahastura bituminosoak fabrikatzeaz eta hornitzeaz gain, baditugu ere beharrezko eskarmentua eta baliabide teknikoak zein gizatiarrak honako beste hauek burutzeko:

  • Kanpo- eta barne-urbanizatzeak.
  • Kaleak eta errepideak eraikitzea.
  • Mota orotako obrak eraikitzea, zaintzea eta konpontzea.

Gaur egun, Asfaltos Uribe erreferente bat da administrazioentzat, enpresa publikoentzat zein pribatuentzat, auzotarren erkidegoentzat eta partikularrentzat. Gure bermea dira guk egindako lanak, gure langileen prestakuntza eta konpromisoa eta gure bezeroen gogobetetasuna.

Asfaltos Uribek honako ziurtapen hauek dauzka:

  • Kalitatearen kudeaketa-sistemaren ziurtapena,UNE-EN ISO 9001:2015.
  • Laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa-sistemaren ziurtapena,OHSAS 18001:2007.
  • Ingurumen kudeaketa-sistemaren ziurtapena, UNE-EN ISO 14001:2015.
Ziurtapenak jaitsi

Asfaltos Uribe elkarte hauetan dago


Asfaltos Uribe

Enpresa honako elkarte hauen parte da:

ASCOVI / BIEBA (Asociación de Constructores de Vizcaya / Bizkaiako Etxegileen Bazkuna)

CEBEK (Confederación empresarial de Bizkaia Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa).

BIDEAK RECYCLING (Zoruetarako eta zoladuretarako nahasturen ikerketa- eta garapen-elkartea)

HELTZEN FUNDAZIOA (Bide Segurtasunerako Euskal Fundazioa)

ASNAFU (Asfalto Urtuaren Elkarte Nazionala)

A.E.A. (Asfalto Urtuaren Europako Elkartea).

Egiaztatutako Enpresen Erregistroan modu honetan azaltzen da:

Obren kontratista, 06486R zenbakiduna, sailkapen eta maila gorenak dituena nahastura bituminosoen ekoizpenean eta zabaltzean, eta baita bideen mantentzean ere, besteak beste. Zerbitzuen kontratista, 39675R zenbakiduna.

Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Administrazio Kontratazioko Kontsulta Batzordeak jaulki zituen zenbaki biak.

Halaber, eraikuntza sektoreko Egiaztatutako Enpresen Erregistroan (REA) 15/48/0003190 zenbakiarekin ageri da.